Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2017ko deialdiaren esleipena
2017
Uztaila
26
![Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2017ko deialdiaren esleipena Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2017ko deialdiaren esleipena](https://eizie.eus/eu/albisteak/1501068397/@@images/a7eb4acd-bb15-46e6-b179-19ea9430055f.jpeg)
Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, hiru lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:
- Friedrich Dürrenmatt, Der Richter und sein Henker - Itz.: Idoia Santamaría
- Mario Benedetti, Primavera con una esquina rota - Itz.: Aiora Jaka
- Fleur Jaeggy, Proleterka - Itz.: Miren Iriarte eta Fernando Rey
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Juan Garziak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Bakartxo Arrizabalagak (EIZIEk izendatua).