"Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan (sakontzea)", UEUren Udako Ikastaroetan
UEUk "Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan (sakontzea)" ikastaroa antolatu du Udako Ikastaroetan, Bakartxo Arrizabalaga irakaslearekin. 2017ko uztailaren 4an eta 5ean izango dira eskolak, Baionan, goizez eta arratsaldez (09:00 - 12:30 eta 14:30 - 17:00). Informazio gehiago, eta matrikulaziorako argibideak, hemen . Matrikula epea ekainaren 26ra arte dago zabalik. Ikus hemen diru-laguntzei buruzko informazioa.
Gure eguneroko langintzan, oztopoak oztopo gerta ohi dakizkiguke, denboraz eskas garelarik gelditu beharra eskatzen baitigute; oztopoei leku eta denbora eman nahi dizkiegu hemen, gure lana argitzen eta errazten lagun diezaguten. Ekar itzazu zeure arazoak, lanean traba egiten dizutenak, eta elkarrekin landuko ditugu, aberasgarri bilaka ditzagun.