«NOLA JOKATU euskaraz erdarazko prosa bihurrien aurrean» ikastaroa, Juan Garziarekin
2017
Maiatza
8
«NOLA JOKATU euskaraz erdarazko prosa bihurrien aurrean» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin.
Donostian egingo dugu, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko maiatzaren 23an, 24an eta 29an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu (4 orduko 3 saio).
Helburuak
Mintegi honetan, euskarazko prosaren bide naturaletatik aldentzen diren testuetako egiturak itzultzeko estrategia eta taktika egokiak landu nahi ditugu; horretarako, egunero darabiltzagun itzulgaietatik lagin batzuk hartu, eta haiei ekingo diegu; aukerako diren itzulpen-bertsioak konparatu, eta haien egokitasuna ebaluatuko dugu.
Izena emateko epea: 2017ko maiatzaren 8tik 15era, biak barne.