Idoia Gillenea izango da EIZIEren lehendakari
EIZIEk joan den martxoaren 18an egin zuen urteko batzar nagusia, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan. Aurtengo lan egitaraua eta aurrekontua onartzearekin batera, zuzendaritza berritu du. Besteak beste, Idoia Gillena izango da lehendakari datozen bi urteetan.
Donostiako Tolare baserrian bildu ziren EIZIEko hainbat bazkide. Aztergaien zerrendaren barruan ziren 2016ko jardueren eta diru kontuen txostena, 2017ko lan programa eta aurrekontuak, eta zuzendaritza taldea berritzea.
Zuzendaritza talde berria hauxe izango da datozen bi urteetarako:
Idoia Gillenea, lehendakari
Amaia Apalauza, lehendakariorde
Garazi Ugalde, idazkari nagusi
Amaia Donés, diruzain
Leire Otxotorena, kide
June Díaz, kide
Uxoa Iñurrieta, kide
Iñigo Roque, kide