Piarres Xarriton ohorezko EIZIEkidea zendu da
Gaur goizean hil da Piarres Xarriton hazpandar euskaltzaina, Baionan, 95 urte zituela.
Filosofian lizentziaduna eta Teologian eta Euskal Ikasketeetan doktore, filosofiako irakaslea izan zen urte askoan, eta bere itzulpen gehienak alor horretakoak izan dira: Thomas Moore-ren Utopia (1992), Francisco de Vitoriaren Indio aurkitu berriak (1993), eta Spinozaren Etika, geometria ordenaren arabera erakutsia (1996), hirurak Klasikoak bilduman argitaratuak.
EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1996an beste batzuekin batera, aurreko belaunaldiek itzulpengintzan eginiko lana aitortze aldera. Izendapen horren harira, Itzulpen Antologia II bildumarako berariaz aukeratu eta euskaratu zuen Pierre Eyt-en «Kultura ezberdinen politika baten alde» artikulua.
Ikus biografia osoa Euskaltzaindiaren webgunean.