GFA: Itzulpen praktikak egiteko bi beka
2017
Martxoa
8
Atzo argitaratu zen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka izango dira 2017an.
Bekak eskatzeko baldintzak dira:
- Ikasturte honetan, Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
- Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
Praktikaldia honela egingo da:
- Orduak: 250
- Aldia: 2017-07-01 > 2017-09-30
- Lekua: GFAren bulegoak
- Lan hizkuntzak: eu eta es izango dira batez ere, baina ez dira baztertzen beste hizkuntzak, beka esleitzen zaien pertsonen prestakuntzaren eta jakintzaren arabera.
- Beka bakoitzaren zenbatekoa: 2750
Eskaerak egiteko epea gaur zabaldu eta martxoaren 30ean amaituko da.
Oinarrien xehetasun guztiak hemen (19-21 orrialdeetan).