Euskaltzaindiaren Hiztegia ongi erabiltzen ikasteko bi saio
2017
Urtarrila
30
Joan den astean, Euskaltzaindiaren Hiztegia ongi erabiltzen ikasteko bi saio antolatu genituen Euskaltzaindiarekin batera, bata Donostian, hilaren 24an, eta bestea Bilbon, hilaren 25ean.
Andoni Sagarnak eta Miriam Urkia euskaltzainek azaldu ziguten nola erabili ondo hiztegi argitaratu berria, eta, hori baino lehen, hiztegiaren orain arteko ibilbidearen berri ere eman nahi izan ziguten.