'Poema poema truk' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin
Poesia itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Gerardo Markuletarekin: «Poema poema truk».
Donostian izango da, abenduaren 13an, 15:30etik 19:30era.
Lantegiaren asmoa: Literatur itzulpenari buruzko sarrera labur arin baten ostean, eta ariketa praktiko errazen bitartez, testu poetikoak itzultzerakoan erabilgarri gerta daitezkeen tresnak, baliabideak eta estrategiak lantzea, poesia euskaratzeko eta gaztelaniatzeko hastapen gisa.
Landuko diren testu guztiak euskarazkoak eta gaztelaniazkoak izango dira, salbu eta katalanezko testu labur batzuk, gaztelaniazko itzulpenarekin.