Leonard Cohenen letrak euskaraz
Leonard Cohen poeta eta kantariaren lanetik badugu apur bat euskaraz: hamazazpi kanta.
Nor da Nor datu-basean peskizan, gehixeago jakin dugu: Juan Luis Zabalak ekarri ditu gehienak ( 31 eskutik blogean).
Aurretik, pare bat aldizkaritan ere argitaratu ziren batzuk: Oh Euzkadi aldizkarian lehena (1980), Hotsizki aldizkarian beste bat gero (1985, Aitor Aranak itzulia), eta Nabarra aldizkarian ere bada pare bat kantu, Irati Jimenezek ekarrita 2011n.
Xabier Letek ere jarri zituen euskaraz Cohenen bi kantu. Abestitzak eta poema kantatuak liburuan argitaratu ziren, eta Senez aldizkarira ekarri zituen horiek gero Gotzon Egiak (beste batzuekin batera).
(argazkia Cohenen webgunetik hartua)