Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna: 'Biba zuek!'

2016 Urria 27
Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna: 'Biba zuek!'

Halaxe jarri zion izena Itziar Diez de Ultzurrunek 31 eskutik blogean argitaratu zuen artikulu bati, zuzentzaileei bere eskerrik onenak helarazi eta maite dituela esateko.

Gaur, Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna baita, nekez aurkituko genituen hitz aproposagoak zuzentzaileon lana aitortzeko eta ospatzeko. Biba zuek, beraz!

Aurreko urteetan ere beste lankide batzuen artikuluekin ospatu izan dugu egun hau, eta hona ekarri nahi izan ditugu berriro:

Maialen Berasategi: Zuzentzaile baten eskutitz arrenezkoa (31 eskutik, 2015-06-08)

Idoia Santamaría: Testu bat, hiri bat, uharte bat (EIZIE, 2013-10-27)

Iñigo Roque: Zuzentzailearen Nazioarteko Egunean (EIZIE, 2012-10-27)

Zorionak zuzentzaile guztioi!