Holub, Mallarmé eta Miliauskaite MPK bilduman
Bihar (urriak 25) aurkeztuko dira udazkeneko hiru kaierak (Susaren Munduko Poesia Kaierak bilduman): Josu Landak ekarri dio euskarari Stéphane Mallarmé poeta frantsesaren antologia. Leire Bilbaok apailatu eta euskaratu du Nijole Miliauskaite (1950-2002) idazle lituaniarraren antologia, eta, Karlos Cid Abasolok, berriz, Miroslav Holub zientzialari eta poeta txekiarrarena.
Donostian aurkeztuko dira, Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan, 12:15ean.
Mallarmé eta Muliauskaite lehen aldiz irakurri ahal izango ditugu euskaraz (lituanieratik, gainera, ez dugu beste ezer, guk dakigula).