Itzultzaile Berriak 'Deserria itzultzen': hirugarren saioaren kronika
Atzo ere ez zuen huts egin Garazi Arrulak lantegiko martxa, eta azken saioaren kronika idatzita utzi zigun etxera joan baino lehen.
Goizean lanean aritu ziren itzultzaileak, Iñaki Iñurrietarekin eta Eva Linazasororekin, haiek itzuli baitituzte, hurrenez hurren, Urretabizkaiaren eta Sarrionandiaren zenbait lan gaztelaniara.
Bazkalondoa, berriz, jendaurrekoa prestatzen jardun zuten parte-hartzaile guztiek, eta ez zen alferrik izan ahalegina: saio interesgarri eta hunkigarri batez gozatzeko parada eskaini ziguten guztiek ere.
Mokadutxo bat hartu eta itzultzaile berriekin hitz-aspertu bat egin ondoren utzi genuen ikusleok Etxepareren egoitza.