«Itzultzaile berrien» mahai-ingurua Letren Fakultatean: kronika eta bideoa
Itzultzaile Berriak egitasmaoren baitan, beste solasaldi bat antolatu zuen EIZIEk maiatzaren 10ean, EHUko Letren Fakultatean.
Zornotzako Barnetegiko ikasgela utzi, eta Gasteizen izan ziren Laura Liubinavičiῡte (Lituania), Mariya Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia), Letren Fakultateko ikasle-irakasleei beren ibilbide profesionalaren eta beren herrialdeetako literatur itzulpenaren berri ematen.
Ikus EIZIEren webgunean Miren Ibarluzeak idatziriko kronika eta EHUkoek grabaturiko bideoa.