Itzulpenaren aurpegiak irudi-lehiaketa
CEATL Europako Literatur Itzultzaileen Elkarteen Bilguneak itzultzaileak eta itzulpenak ikusarazteko sariketa antolatu du.
Duela bi urte, bideo-lehiaketa izan zen, iaz argazki-lehiaketa eta, aurten, ostera, irudiaren txanda da: argazkiak ez ezik marrazkiak, litografiak, pinturak askotariko tekniken bidez egindako lanak onartzen dira, baldin eta itzultzaile eta itzulpen literarioen existentzia eta garrantzia irudikatzen badituzte edo literaturaren baitan itzulpenak eta itzultzaileek bizi dituzten erronkez eta rolez ari badira.
Parte-hartzaile bakoitzak lan bat aurkez dezake, maiatzaren 22a baino lehen. 200 euroko saria dago jokoan, otordu eta liburuetarako txeke formatuan; irailaren 30ean, Itzulpenaren nazioarteko egunean, jakinaraziko da irabazlearen berri.
Sariketari buruzko informazio zehatza CEATL elkartearen webgunean duzue, frantsesez eta ingelesez.
Argazkian, iazko argazki saritua: «Les danseurs», Anne de Vries.
Duela bi urteko bideo saritua (euskal musika eta letrak lagun), berriz, hemen.