Poesia azpititulatzeko tailerra Literaturian
Aurten ere, poesia-bideoak euskaratu eta azpititulatzeko tailerra egingo dugu Literaturian, maiatzaren 21ean (larunbata). Iazko saioak izan zuen harrera ikusita, animatu egin gara esperientzia errepikatzera, eta itzulgaiak proposatzeko eta parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu.
Aurtengo saioan, Literaturiak izango duen gai bera aukeratu dugu tailerrerako, Larrua (zentzurik zabalenean), eta itzul litezkeen poemak biltzen ari gara.
Bideoa duten poema errezitatuak behar ditugu, 2-5 minutukoak (salbuespenen bat egin daiteke).
Zuek parte hartu ala ez, horrelakoren bat ezagutzen baduzue, medesez, apuntatu ezazue fitxategi honetan.
Tailerra irekia eta doakoa izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, nahikoa duzue mezu honi erantzutea edo Literaturiaren egitarauan agertzen den posta helbidera idaztea.
Bakoitzak aurretik landu behar du bere poemaren itzulpena, eta tailerraren hasieran itzulpenei buruz jardungo dugu; jarraian, itzulpenok sinkronizatuko ditugu, eta, bukatzeko, jendaurrean erakutsiko ditugu Modelo aretoan.
Anima zaitezte! Esperientzia polita izateaz gain, saria ere jasoko duzue: pantaila handian nork bere azpitituluak ikustea errezitaldiekin batera, eta jendearen txaloak jasotzea.
(Parte hartzaileekin harremanetan jarriko gara zehaztasun guztiak azaltzeko).