Jokin Zaitegi saria, berriz abian

2016 Martxoa 18
Jokin Zaitegi saria, berriz abian

Urtero Literaturako Nobel Saria euskaratzera bideratutako Jokin Zaitegi martxan da berriz. 2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk, Kutxak babesturik, eta 2002tik 2012ra bitarteko Nobel saridunak euskaratu ziren beka honi esker.

Pare bat urtez bertan behera geratu zen saria, baina aurten berrabiarazi egin dute, Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

2015ean, Literaturako Nobel Saria Svetlana Aleksievitx idazle bielorrusiarrak irabazi zuen, eta haren U voiny ne zhenskoe litso liburua euskaratzea izango da XXVII. Zaitegi Sariaren helburua.

Sariketan parte hartu nahi duten itzultzaileek lagin bat euskaratu beharko dute. Epea 2016ko apirilaren 25ean amaituko da.

Ikus hemen oinarriak eta itzuli beharreko lagina.