Itzultzaile Berriei harrera Tabakaleran
2016
Martxoa
9
Itzultzaile Berriak programaren nondik norakoak ezagutzera emateko asmoarekin, harrera-gosari bat antolatu zuten egitasmoaren arduradunek Donostiako Tabakaleran, martxoaren 4an.
Mahai baten bueltan jardun zuten atzerriko itzultzaileek, kazetariek eta DSS2016EUko, Etxepareko eta EIZIEko arduradunek. Besteak beste, itzulpengintza eta euskara ikastearen esperientzia izan zituzten hizpide.
EIZIEren webgunean jaso dugu informazio gehiago.