Bilbo Zaharra Forum: Kafkaren 'Metamorfosiak' 100 urte
![Bilbo Zaharra Forum: Kafkaren 'Metamorfosiak' 100 urte Bilbo Zaharra Forum: Kafkaren 'Metamorfosiak' 100 urte](https://eizie.eus/eu/albisteak/1456415547/@@images/2f34a966-0ebe-4ffc-a899-5dfbe78e22f8.jpeg)
Kafkaren Metamorfosiak 100 urte bete dituela eta, Bilbo Zaharra Forumek, aurten, itzulpengintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu.
Bilbon izango dira, martxoaren 1etik 3ra, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, arratsaldeko 19:00etan.
Egitaraua
Martxoak 1, asteartea: Franz Kafkaren Metamorfosiaren hirugarren itzulpenaren aurkezpena.
Parte-hartzaileak: Anton Garikano, Rufino Iraola eta Xabier Kintana.
Martxoak 2, asteazkena: Itzulpena, bidaia baten itzulera.
Parte-hartzailea: Anjel Lertxundi.
Martxoak 3, osteguna: Joyce eta Proust ere, euskaraz.
Parte-hartzaileak: Xabier Olarra eta Joxe Austin Arrieta.