Bilbo Zaharra Forum: Kafkaren 'Metamorfosiak' 100 urte

2016 Otsaila 25
Bilbo Zaharra Forum: Kafkaren 'Metamorfosiak' 100 urte

Kafkaren Metamorfosiak 100 urte bete dituela eta, Bilbo Zaharra Forumek, aurten, itzulpengintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu.

Bilbon izango dira, martxoaren 1etik 3ra, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, arratsaldeko 19:00etan.

Egitaraua

Martxoak 1, asteartea: Franz Kafkaren Metamorfosiaren hirugarren itzulpenaren aurkezpena.
Parte-hartzaileak: Anton Garikano, Rufino Iraola eta Xabier Kintana.

Martxoak 2, asteazkena: Itzulpena, bidaia baten itzulera.
Parte-hartzailea: Anjel Lertxundi.

Martxoak 3, osteguna: Joyce eta Proust ere, euskaraz.
Parte-hartzaileak: Xabier Olarra eta Joxe Austin Arrieta.