«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa Bilbon, izena emateko epea zabalik
«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Alfontso Mujika irakaslearekin.
Non: Bilbon
Noiz: 2016ko otsailaren 23an, 24an eta 25ean
Ordu-kopurua: 12 ordu
Edukia: Ortotipografiak elementu tipografikoak erabiltzeko arau eta hitzarmenak biltzen ditu; ortografiaren eta tipografiaren arteko eremuan dabil. Hizkuntza idatziaren alderdi estetikoaz dihardu, nolabait, eta, elementu grafikoen antolamenduaz ari denez, edizio-estiloari ere lotua dago.
Alderdi formala da, hizkuntzaren senetik kanpo dagoena eta hizkuntza idatziari baino ez dagokiona. Hala ere, itzultzaile gehienon langaia hizkuntza idatzia denez, beharrezkoa dugu ortotipografiaren oinarriak ezagutzea.
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Izena emateko epea: 2016ko otsailaren 3tik 11ra, biak barne