«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra egin genuen Hernanin
2015
Abendua
31
EIZIEren Gure gaztetxoak itzultzaile handiak tailerra antolatu zuen Hernaniko Udal Liburutegiak joan den astelehenean, eta 10 neska-mutil buru-belarri aritu ziren Orejas de Mariposa ipuina (Tximeleta-belarriak) itzultzen Patxi Zubizarreta eta Fernando Reyren laguntzarekin. Esperientzia polita izan zen guztiontzat ere.