«Pilula teknologikoak» denontzat
EIZIEk «Pilula teknologikoak» atala jarri zuen abian uztailean, Josu Zabaletaren laguntzaz. Pilula teknologikoen helburua da bideo-tutorialen bilduma bat sortzea, itzultzaileoi eguneroko zeregina erraztuko diguten aholkuz eta baliabidez osatua.
Hasieran, EIZIEko kideentzat soilik jarri genuen atala ikusgai, baina, Josu Zabaletak eginiko lan bikain honek hedapen handiagoa behar duelakoan, egitasmoa zabaldu dugu.
Hexapla da «Pilula teknologikoak» egitasmo honetako lehenengo bideoa. Tutorialean, testu paraleloak kontsultatzeko makro bat zelan egin erakusten da. Makro hori oso baliagarria izan daiteke literatura-itzultzaileentzat, zeren, haren bidez, argi eta bizkor ikusten baita testu bat beste zenbait hizkuntzatan zelan itzuli duten.
Ikus hemen Hexapla bideoa.