'Itzultzaile izatetik, posteditore izatera' ikastaroa UEUn
UEUk "Itzultzaile izatetik, posteditore izatera" ikastaroa antolatu du 2015eko udazkenerako. Urriaren 15etik abenduaren 3ra izango dira eskolak, Eibarren, Nora Aranberri, Ane Lopez eta Karlos del Olmo irakasleekin. Informazio gehiago, eta matrikulaziorako argibideak, hemen . Urriaren 2an amituko da izena emateko epea.
Itzulpen automatikoa puri-purian dagoen teknologia da, eta gero eta arruntagoa da hura erabiltzea itzulpen-enpresetan, post-edizio bidez argitalpen-kalitatea duten itzulpenak lortzeko. Teknologia honekiko mesfidantza uxatzeko eta oinarridun iritzi bat eratzeko, ikastaro honetan itzultzaileei itzulpen automatikoa baliagarria zaizuen ala ez aztertzera gonbidatzen zaituztegu; itzulpen automatikoa erabiltzera, post-edizioa taxuz probatzera, egin beharreko aldaketak finkatzen hastera, produktibitatea neurtzera, norberaren itzulpenen kalitatea analizatzera, eta, orokorrean, teknologia honen egoeraz eta baliagarritasunaz hausnartzera.