Euskaltzaindiak eta EIZIEk lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2015 Uztaila 17
Euskaltzaindiak eta EIZIEk lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Gaur, uztailaren 17an, Euskaltzaindiak eta EIZIEk bost urteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta EIZIErenean Mikel Garmendia lehendakariak. Bi erakundeen arteko elkarlan hau euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.

Besteak beste, hitzarmen honen ondorioz, EIZIEk Akademiaren eskuetan jarriko ditu hainbat argitalpenen euskarazko testuak, Lexikoaren Behatokia egitasmoa elikatzeko: Senez aldizkarikoak, Literatura Unibertsalekoak, Urrezko Bibliotekakoak, Itzultzaile Aitzindariak bildumakoak eta 31 eskutik blogekoak.

Horretarako, aldez aurretik, Euskaltzaindiak testu horien egileen baimen idatziak eskuratu beharko ditu, eta indarrean dagoen araubideak egile-eskubideei buruz dioena gordez baliatuko du testu-masa.

Informazio gehiago, Plazaberri aldizkarian.