Literatura Unibertsala eta azpititulazio-tailerra, Literaturian
Literaturiaren aurtengo egitarauaren baitan, bi hitzordu dira itzulpengintzari loturikoak, biak maiatzaren 30ean (larunbatean).
1) Poesia azpititulatzeko tailerrean landurikoen aurkezpena jendaurrean, 13:00etan, Modelo aretoan. Garazi Arrulak eta Bego Montoriok antolatu dute tailerra.
2) Literatura Unibertsala bilduman argitaratu diren azken bi liburuen aurkezpena, arratsaldeko 17:00etan, Garoa liburu-dendan:
- Sergei Doblatov-en Maleta, Amaia Apalauza Ollok euskaratua.
- Clarice Lispector-en Zorion klandestinoa, Iñigo Roque Eguzkitzak euskaratua.
Han izango dira, itzultzaileekin batera, Iñaki Aldekoa (Erein eta Igela argitaratzaileen ordezkaria) eta Mikel Garmendia Ugarte (EIZIEren lehendakaria).