Poesia errezitaldiak azpititulatzeko tailerra
Aurtengo Literaturiaren barruan, poesia errezitaldiak euskaraz azpititulatzeko tailerra egingo da, Zarautzen, maiatzaren 30ean, EIZIErekin lankidetzan.
Tailerraren xedea beste hizkuntzetako poesia errezitaldien zenbait bideo euskaraz azpititulatu eta jendaurrean agertzea da, eta parte hartzaileek aurretik aukeratuko dute zein poema landu. Nork bere itzulpena jorratu beharko du saioaren aurretik, eta tailerrean azpitituluak sortu eta egokituko dira.
Aritutako itzultzaile eta azpititulatzaileei zein esperientzia gabekoei zabalik dago, eta emaitzak Literaturian bertan azalduko dira jendaurrean. Parte hartu nahi izanez gero, ahalik eta lasterren jarri harremanetan antolatzaileekin.