Itziar Otegi eta Manu Lopez Gaseni, 2014ko Vitoria-Gasteiz sarien irabazleak
2014
Abendua
4
Atzo, abenduak 3, banatu ziren 2014ko Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak, haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen-lanik hoberenak saritzeko sortuak. Itziar Otegik jaso du saria haur literaturaren arloan, Maeve Frielen Heroi bat sortu da (A Heroine in the making!) euskaratzeagatik, eta Manu Lopez Gasenik gazte literaturarenean, Maria Angelidouren Greziar mitoak (Mitos Griegos) euskaratzeagatik.