«Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako» ikastaroa Bilbon, izena emateko epea zabalik
Donostian antolatu ondoren, orain Bilbon antolatu dugu «Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako» ikastaroa, Juan Garzia irakaslearekin.
Guztira 16 ordu izango ditu, 4 orduko 4 saiotan banaturik.
Edukia: Lehenik eta behin, funtzio informatiboak funtzio gramatikaletatik bereiztea da kontua: gramatikaren fabrikak ematen dizkion adreilu gordinekin etxea (esaldia) egoki antolatzea, semantikaren eta pragmatikaren eskakizunen arabera. Adierazi nahian dabilen hori irakurleari argi ematea da testugilearen eginkizuna. Horretarako, hainbat alderdi zaindu behar ditu, eta, bereziki, kohesioari hots, diskurtsoko osagaien arteko loturari dagozkionak: hitzordena, galdegai/mintzagai katea, anaforak, puntuazioa
Noiz eta non: Bilbon, Euskararen Etxean: 2014ko abenduaren 3an, 4an, 10ean eta 11n.
Ordutegia: 16:00 - 20:00
Prezioa: Bazkideak, 165,00 // Ez bazkideak, 245,00
Izena emateko epea: 2014ko azaroaren 12tik 21era, biak barne