"Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan" ikastaroa
UEUk eta EIZIEk, elkarlanean, "Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan" ikastaroa antolatu dute, Hendaian, Bakartxo Arrizabalaga irakaslearekin. 2014ko azaroaren 18an hasiko da eta abenduaren 2an amaitu. Egunerokoan itzultzen ari den jendeari, eguneroko jardunean sortzen zaizkion zalantzak eta arazoak ulertzen laguntzea eta aterabideak eskaintzea du helburu ikastaroak. Praktikoa izan nahi du, itzultzaileen praktika abiapuntu eta helburu hartu eta egiten ari direnaz ohartzen laguntzeko pentsatua baita. Ikasleak parte hartzera gonbidatuak dira, dituzten dudak eta beharrak azaltzera eta gogoetan parte hartzera. Informazio gehiago eta izena emateko bidea, hemen .