Zuzenketa-proposamena prozedura penaletan interpretatzeko eta itzultzeko eskubideari buruzko 2010/64/EU Zuzentarauari
Red Vértice-k , Espainiako itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen elkarteen sareak, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duen Lege Organikoaren Proiektuan, 2010/64/EU Zuzentarauan, prozedura penaletan interpretatzeko eta itzultzeko eskubideari buruzkoan, zuzenketa batzuk egiteko proposamena egin du.
Pasa den abuztuaren 1ean, Espainiako Ministroen Kontseiluak Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duen Lege Organikoaren Proiektua Gorteetara eramatea erabaki zuen 2010/64/EU Zuzentaraua, prozedura penaletan interpretatzeko eta itzultzeko eskubideari buruzkoa, eta 2012/13/EU Zuzentaraua, prozedura penaletako informazio-eskubideari buruzkoa, aldatzeko asmoz.
Red Vértice-k, Lege Organikoaren Proiektu horren inguruko zuzenketa batzuk proposatu ditu, itzultzaile eta interpreteon lan-baldintzen eta interes profesionalen alde egiteko eta prozesu penal osoan kalitatezko itzulpen- eta interpretazio-lana bermatzeko. Proposamena Ezker Anitza talde politikoaren eskutik (Red Vértice-ren proposamen-deiari erantzun dion talde bakarra) aurkeztu du Espainiako Parlamentuan.
Hala, batetik, testuingurua kokatzeko, Prozedura penaletan interpretatzeko eta itzultzeko eskubideari buruzko zuzentaraua: edukia, aplikazio eremua eta ondorioak artikulua (Senez 43. zenbakia, 2012), Josu Barambones-ek idatzia, ekarri nahi dizuegu; eta, bestetik, Red Vértice-ren proposamen-gutuna eta Ezker Anitza taldeak aurkezturiko Lege Organikoaren Proiektuaren zuzenketak, eskatzen diren aldaketak argi eta modu xehean azaltzen dituztenak.