Shakespeareren 'Ametsa' biziarazten. Itzultzailearen sukaldea (I)
Donostia 2016 Europako Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu Shakespeareren A Midsummer Night's Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko. Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunerako irailak 30 antolatu dugu lehen jarduera, Letren Fakultatean, arratsaldeko 17:00etan: Itzultzailearen sukaldea (I) .
Sukaldari nagusiak Juan Garzia obraren itzultzailea, eta Shakespeareren lanetan aditu/aritu diren hainbat lagun izango dira, baina interesa duen orori zuzenduriko sukalde-jolaserako proposamena ere badakarte.
Sukalde-jolas horretan parte hartzeko, Juan Garziak berariazko materiala prestatu du, eta EIZIEren webgunean aurkituko duzue, informazio gehiagorekin batera, aldez aurretik lantzeko astia izan dezazuen.
Ongi etorriak izango zarete guztiok ere!