NordaNor euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk
Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoaren barruan, NordaNor Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk, euskaratik eta euskarara eginiko itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketa kontuan harturik. Irailaren 16an aurkeztuko dugu jendaurrean, Koldo Mitxelena kulturunean, arratsaldeko 19:00etan.
Datu-basearen berezitasunak
Informazioa bi ardatz edo atal nagusiren inguruan antolaturik dago, "Itzultzaileak" eta "Itzulpenak", biak elkar loturik: itzulpenetatik abiatuta itzultzaileen datuetara jotzeko aukera ematen du, eta alderantziz.
Besteak beste, bilaketa hauek egin daitezke:
- Hizkuntza jakin batetik (edo hizkuntza horretara) zer itzuli den
- Urte tarte jakin batean zer (kopurua eta testu motak) itzuli den
- Obren jatorrizko izenaren araberako bilaketak
- Itzultzaile bakoitzak zer itzuli duen
- Itzulitako obra bakoitzak izan dituen iruzkinak
- …
Aurkezpenean, hain zuzen ere, proiektuaren nondik-norakoak orain artekoak eta aurrera begirakoakazalduko dizkigute EIZIEko kideek, eta, batez ere, datu-basean ibiltzen erakutsiko digute: zer eskaintzen duen, nola antolaturik dagoen...
Gonbidatuta zaudete guztiok aurkezpen-ekitaldira.