Frantsesezko literatura-itzultzaileentzako bidaia-laguntza eskatzeko deialdia zabalik
Écla Aquitaine-k hiru bidaia-laguntza eskaintzen ditu, bi Bordelen eta bat Saint-Symphorien herrian, frantsesa jatorri duten literatura-itzultzaileentzako. Deialdia une honetan frantsesetik beste hizkuntzaren batera literatura-lan bat itzultzen ari diren itzultzaileei dago zuzenduta, eta helburua da itzultzaileei lanean ari diren bitartean jatorrizko hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko aukera eskaintzea.
Diru-laguntza: 2.400 -ko laguntza, Écla Aquitaine-ren eskutik
Joan etorriko bidaia (900 gehienez)
Eskatzeko baldintzak
- Argitaletxe profesional batek itzulpen bat argitaratu dizu dagoeneko.
- Frantsesezko testu baten itzulpen-proiektua, argitaletxe baten kontratua eta jabetza eskubideen lagapenaren kontratua (behar izatekotan) dituzu dagoeneko.
- Ez zara Frantzian bizi edo ez duzu egoitza fiskala Frantzian.
- 65 urte edo gutxiago izango dituzu 2014ko abenduaren 31an.
Eskatzeko epea: 2014ko abuztuaren 16a
Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.