'Poeta katalan garaikideak. Antologia' Urrezko Bibliotekan: aurkezpena, ekainaren 20an
Urrezko Biblioteka bildumako beste liburu bat aurkeztuko dute datorren ostiralean, ekainak 20, eguerdiko 13:00etan, Donostiako Udal Liburutegian (Sarrera San Jeronimo kaletik). Poeta katalan garaikideak. Antologia. Itzultzailea: Gerardo Markuleta Parte-hartzaileak: Gerardo Markuleta (itzultzailea), Iñaki Iñurrieta (EIZIEko lehendaria), Jokin Azkue (Euskara Sustatzeko Zuzendaria, Eusko Jaurlaritza) eta Xabier Mendiguren Elizegi (editorea).
Gure inguruko hizkuntza gutxituen artean handiena den katalanak literatura nazional oparo eta aberatsa izan du, era berean; ez bakarrik Erdi Aroko aurrekari miragarriengatik, baita Renaixençaz geroztiko mugimendu ugari eta askotarikoengatik ere. Horren erakusgarri egokia dira Antologia hau osatzen duten poetak, XX. mende osoa hartzen dutenak: klasizistak eta abangoardistak, bere herriarekin eta kulturarekin konprometituak, beste hizkuntzetako poeten oihartzunak berera ekarri zituztenak, gaietan nahiz formetan berrikuntzak eta esperimentuak egin zituztenak Idazle unibertsalak, orain geure hizkuntzan irakur ditzakegunak.