Itzulpengintza ikusgai, maiatzeko laburpena
Azken hilabeteetako bideari jarraiki, hedabideetan azaldu diren gure ofizio-kideen berri eman nahi dizuegu errepaso honetan. Maiatzean, hiru izen ditugu aipatzeko: Aiora Jaka, Gerardo Markuleta eta Bego Montorio.
Batetik, Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan tesi-liburua sarean eskuragarri jarri du Euskaltzaindiak. Bestetik, Gerardo Markuleta Literatura Eskolaren ikasturteko azken saioan izan zen, Literaturara ekarritako poesiaz mintzo, eta horren kronika ekarri du elearazi blogak. Azkenik, hil amaieran, Bego Montorio izan da irratian, Iflandia saioan, itzulpengintzaren munduaz, oro har, hitz egiten, eta badugu elkarrizketa hori entzuteko aukera.
Beti bezala, webguneko Itzulpengintza ikusgai atalean dituzue liburu, kronika eta entzungai horietarako estekak.