"Itzulpenari laguntzeko teknologiak", UEUren Udako Ikastaroetan

2014 Maiatza 14
"Itzulpenari laguntzeko teknologiak", UEUren Udako Ikastaroetan

UEUk eta EIZIEk elkarlanean, "Itzulpenari laguntzeko teknologiak" ikastaroa antolatu dute. Baionan izango da, 2014ko uztailaren 9an eta 10ean. Nori zuzendua: Frantsesetik euskararako itzultzaileei zuzendurik dago ikastaro hau bereziki, bai hizkuntza bikote hori profesionalki lantzen dutenei eta baita hizkuntza bikote horretan sakondu nahi duen edonori ere.

Irakasleak:

- Elena Garcia Berasategi: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitatearen I+G arduraduna eta hizkuntza-teknologietan aditua.

- Elizabete Manterola Agirrezabalaga: Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea eta UEUko kidea.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

Izena emateko epea ekainaren 29an amaituko da.