Literatura Unibertsala hedabideetan
Frankenstein eta Mihia aske klasikoen argitalpenak oihartzuna izan du komunikabideetan.
Pasa den asteazkenean, otsailaren 26an, EIZIEk bultzatutako Literatura Unibertsala bildumako 159. eta 160. aleen aurkezpena izan zen Donostian. Mary Shelleyren Frankenstein eta Elias Canettiren Mihia aske aurkeztu zituzten Iñigo Errasti eta Ibon Uribarri itzultzaileek, Iñaki Iñurrieta (EIZIEko lehendakaria), Jokin Azkue (Euskara Sustatzeko Zuzendaria) eta Iñaki Aldekoarekin (Erein eta Igela argitaletxeen ordezkaria) batera.
Argitalpenak oihartzuna izan du hedabideetan. Izan ere, zenbait egunkarik (Berria, Diario de Noticias de Gipuzkoa, Diario Vasco) eta blogek (BIZKAIe eta Hitzen Uberan) lekua egin diote ekitaldiari, eta horren berri eman dute, itzultzaileen hitzaldien bideo eta guzti.
Albiste eta material guztia eskuragarri duzue bildumari lotutako Hemeroteka atalean.