Itzultzaileak, egunkarietan
Azken egunotan, itzultzaileek presentzia nabarmena izan dute egunkarietan. Sarien bidetik etorri dira artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak... Joan den larunbatean, hilak 11, Diario Vasco egunkariak erreportaje bat argitaratu zuen literatur itzultzaileei buruz: Un oficio imprescindible . Felix Ibargutxi kazetaria Josu Zabaletarekin (Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala) eta Iñaki Iñurrietarekin (EIZIEko lehendakaria) elkartu zen EIZIEren egoitzan, eta luze jardun zuten itzultzaileon lanbideaz, elkartearen sorreraz eta abarrez.
Erreportaje berean, Miryan Galilea kazetariak elkarrizketa bat egin die Iñaki Mendiguren eta Sara Turtle itzultzaileei (Itzulpengintzako Euskadi Saria).
Urte amaieran, halaber, hainbat egunkarik Sin ellos saberlo artikulua eskaini zuten, Anjel Lertxundik itzultzaileen lanari buruz idatzia, Josu Zabaletak eta Xabier Olarrak (Dabilen Elea saria) jaso dituzten sarien harira.