Josu Zabaletak irabazi du Espainiako Itzulpegintzako Sari Nazionala, itzultzaile-ibilbideagatik
Lehen aldiz irabazi du sari hau euskal itzultzaile batek. Epaimahaiak 26 itzultzaileren obra aztertu du, eta Zabaletaren lana saritzeko ezaugarri hauek azpimarratu ditu: bereziki literaturaren alorrean euskal itzulpengintzaren hastapenetatik egindako lan eskerga eta hizkera literario eta poetikoak euskaraz sortzean egindako ekarpena.
EIZIEren sortzaileetako bat izan zen Josu Zabaleta, eta Senez itzulpen-aldizkariaren lehen zuzendaria. Hainbat autoreren lanak itzuli ditu euskarara: Petrarca, Pirandello, Maupassant, Saint-Exupéry, Balzac, Baroja, Popper, Twain, Daudet, Bufalino, Machado de Assis, Buzzati
Ibilbide luzea du Josu Zabaletak, bai euskalgintzaren alorrean, bai itzulpengintzarenean: Hordago argitaletxeko euskarazko argitalpenen arduradun, Martutene Eskolako sortzaile eta irakasle, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendari, Rosetta itzulpen enpresako bazkide, Euskaltzaindiako kide
Bi aldiz irabazi du Itzulpeneko Euskadi Saria: 2001ean, Guy de Maupasanten Fantasiazko ipuinak obragatik, eta, 2008an, berriz, Bufalinoren Gaueko gezurrak liburuagatik.