Maialen Marin itzultzailea Literatura Eskolan
Urtero bezala, abian da Literatura Eskola , eta bigarren saioa izanen du datorren larunbatean, azaroaren 16an, 10:00etatik 14:00etara, Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Maialen Marin itzultzaile donostiarra izanen dugu hizlari, Txinako literatura garaikidearen inguruan.
Maialen Marinek ongi ezagutzen ditu Txinako testuak eta idazleak, hain zuzen ere, hori izan baitu doktore-tesiaren gai nagusi: "Mediación, recepción y marginalidad: las traducciones de literatura china moderna y contemporánea en España".
Orain baino lehen gaztelaniarako itzulpenean aritu bada ere, laster izanen dugu aukera txinatar jatorriko literatura euskaraz irakurtzeko, Maialen Marinek eta Aiora Jakak berriki itzuli baitute Mo Yan iazko Nobel saridunaren ipuin-bilduma bat: Hori da umorea, maisu! Hain zuzen ostiralean, hilaren 15ean, aurkeztuko dute Donostian.