Idazlea itzultzaileen lantegian: «Juan Kruz Igerabide: korapiloak deskorapilatzen». Kronika
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, irailean Idazlea Itzultzaileen Lantegian antolatu zuen EIZIEk, Juan Kruz Igerabide idazlearekin, eta Aritz Branton eta Monika Czerny itzultzaileekin. Elizabete Manterolak koordinatu zituen parte-hartzaileak. Lantegia Donostian izan zen, 2013ko irailaren 26an eta 27an, eta jendaurreko ekitaldiak, berriz, Donostian, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean, eta Wroclaw-en, urriaren 5ean. Ikus hemen ekimenaren kronika.