«Juan Kruz Igerabide: korapiloak deskorapilatzen» ekitaldia Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean
2013
Iraila
27
Juan Kruz Igerabide idazlea eta Aritz Branton eta Monika Czerny itzultzaileak lanean ari dira, egunotan, EIZIEk antolaturiko Idazlea itzultzaileen lantegian elkarturik. Jardunaren emaitza erakusteko, egun ezin aproposagoa aukeratu dugu aurten: Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna. Irailaren 30ean elkartuko gara, beraz, Koldo Mitxelena Kulturunean, arratsaldeko 19:00etan, lantegiaren berri izateko ez ezik itzultzaileon eguna ere ospatzeko. Gonbidaturik zaudete!