Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2013ko deialdiaren esleipena
2013
Iraila
24
Joan den astean egin zen Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen proiektuen esleipena. Epaimahaia hauek osatu dute: Juan Garzia (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika (Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Karlos Zabala (EIZIEk izendatua).
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, bost lan hauek esleitu ditu epaimahaiak:
- Françoise Sagan, Bonjour tristesse - Itz.: Gerardo Markuleta
- Curzio Malaparte, La pelle - Itz.: Jose Ramon Vazquez
- Herman Hesse, Siddartha - Itz.: David Lindemann eta Irati Trebiño
- Rebecca West, The Return of the Soldier - Itz.: Maialen Berasategi
- Marguerite Duras, La douleur - Itz.: Xabier Artola Zubillaga