'Spot The Translator' nazioarteko bideo-lehiaketaren bigarrena
CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, dei egiten die bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzaten literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan duten garrantziaren, zereginaren eta erronken berri zabaltzeko ere. Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko du irabazleak. 2013ko irailaren 30ean Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean jakinaraziko da nork irabazi duen lehiaketa. Informazio gehiago hemen , ingelesez.