Bego Montorio eta Iñigo Roque itzultzaileak 'Irakurrieran' saioan
Joan den maiatzaren 23an Bego Montorio itzultzaileari, eta atzo, ekainak 11, Iñigo Roqueri , elkarrizketa bana egin diete Irakurrieran saioan, Bizkaia irratian. Itzultzaileok portugesetik euskarara itzuli dituzten azken liburuak izan dira aitzakia elkarrizketa egiteko: Montoriok Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena komikia itzuli du, eta Roquek Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala nobela. Nolanahi ere, liburu horiek ez ezik, itzulpengintzaren gaineko beste hainbat kontu interesgarri ere izan dituzte hizketagai itzultzaileek eta saioaren arduradunek.