«Itzultzaileentzako fiskalitatea» ikastaroaren kronika
2013
Ekaina
11
Ekainaren 6an eta 7an, Itzultzaileentzako fiskalitatea ikastaroa antolatu zuen elkarteak. Eskolak Donostian izan ziren, Kirol Etxean, Arantza Gorriz irakaslearekin. Itzultzaileei eragiten dieten zergak modu praktikoan aztertzea izan zuen helburu, oinarritzat harturik 2012ko abuztuan eguneratutako zerga-gida eta Gipuzkoan indarrean den araudia. Inprimaki eta faktura artean jardun zuten ikasleek, hiru adibide praktikori zegozkienak betetzen.