«Egungo itzulpengintzaren erronkak» mahai-ingurua, Literaturia013
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Literaturia izango da aurten ere Larrabetzun: "Literatura kale gorrian". Ekainaren 2an igandea, goizeko 11:00etan, itzulpengintza hizpide izango dute mahai-inguru batean, Danele Sarriugartek gidaturik: "Egungo itzulpengintzaren erronkak: Zelan erantzun egun euskal literaturan ditugun beharrizanei?".
Parte-hartzaileak: Iñigo Roque (Edo! argitaletxetik), Joxemari Sestorain (Cénlit-Denonartean argitaletxetik) eta Bakartxo Arrizabalaga (EIZIEtik).
Mahai-ingurua dela eta, Garbine Ubedak elkarrizketa egin dio Danele Sarriugarteri Argian.