«Egungo itzulpengintzaren erronkak» mahai-ingurua, Literaturia013

2013 Maiatza 27
«Egungo itzulpengintzaren erronkak» mahai-ingurua, Literaturia013

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Literaturia izango da aurten ere Larrabetzun: "Literatura kale gorrian". Ekainaren 2an –igandea–, goizeko 11:00etan, itzulpengintza hizpide izango dute mahai-inguru batean, Danele Sarriugartek gidaturik: "Egungo itzulpengintzaren erronkak: Zelan erantzun egun euskal literaturan ditugun beharrizanei?".

Parte-hartzaileak: Iñigo Roque (Edo! argitaletxetik), Joxemari Sestorain (Cénlit-Denonartean argitaletxetik) eta Bakartxo Arrizabalaga (EIZIEtik).

Mahai-ingurua dela eta, Garbine Ubedak elkarrizketa egin dio Danele Sarriugarteri Argian.