Gipuzkoako Foru Aldundia: itzulpen praktikak egiteko bi beka
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak itzulpen praktikak egiteko bi bekaren deialdia egin du aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea gaur hasi, maiatzak 17, eta datorren ekainaren 14an amaituko da.
Baldintzak dira:
- Ikasturte honetan Itzulpen eta Interpretazio Lizentziaturako ikasketak egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
- Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
Guztira 250 praktika ordu, uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean. Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira. Lan hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira batez ere, baina ez dira baztertzen beste hizkuntzak ere, beka esleitzen zaien pertsonen prestakuntzaren eta jakintzaren arabera. Beka bakoitza 2.750 euroko diru kopuruaz hornitua dago.
Xehetasun guztiak eta eskaerak Internet bidez egin daitezke, GFAren egoitza elektronikoan.