Literatur Itzulpenen Katalogoa, eguneratuta

2013 Otsaila 21
Literatur Itzulpenen Katalogoa, eguneratuta

2009an sareratu zuen EIZIEk Literatur Itzulpenen Katalogoa , helduen literatur itzulpenen datuekin, eta urtean urteko datuekin eguneratzen joan da harrezkero. Liburuen fitxa bibliografikoaz gain, haien iruzkin eta testuak ere agertzen dira katalogoan. Aurten, 2012an argitaraturiko liburuen datuak ez ezik, haur eta gazte literaturako itzulpenen datuak ere kontsultagai jarri ditu elkarteak, 1976-1981 bitartekoak, eta horiei dagozkien generoak ere gehitu dira atal horretan: HGL, Komikia HGL eta Haurtxo.